2017-03-15

BERNEDO 6. MAILA

Aurten 6. mailakoak Bernedora joan ginen bi eguneko irteera egitera. Martxoaren 9an atera ginen eskolatik goizeko 9etan eguraldi apartarekin. 11ak aldera Bernedora iritsi ginen, geletan gauzak utzi eta herria ezagutzera irten genuen. Bazkaldu eta gero karobien ibilbidea egin genuen basoan zehar eta neka-neka eginda iritsi ginen aterpetxera. Afaldu ta gero, diskofestan dantzan gorputzak mugitu genituen gaueko 12ak arte eta gero geletara igo ginen lotara. Kostata, baina lo pixkat egin genuen. Hurrengo goizean, jolas politak antolatu zizkiguten begiraleak eta primeran pasa genuen. Bazkaldu ondoren autobusa hartu eta etxera itzuli ginen. Oso esperientzia polita izan da eta ez dugu sekula ahaztuko!

ARGAZKIAK 

Denboraren bila.5 .maila.

Otsailaren 21 eta 22an, gure herria hobeto ezagutu eta hobetzeko aukera izan genuen "Denboraren bila" jolasaren bitartez. Helburua, Zumaiako inguru ezberdinak ezagutzea izan zen..Horretarako, galderak erantzun, pistak aurkitu eta froga ezberdinak gainditu behar izan genituelarik.
Azkenik, taldean bilduta, Zumaia hobetzeko proposamenak idatzi eta alkateari bidali genizkion.Ea orain, kontutan hartu eta kasu egiten digun!
 ARGAZKIAK
                                         

2017/02/13.Bide Heziketa. 5.maila


 Otsailaren 13,14 eta 15ean, bide heziketa ikastaroa izan genuen. Bide gorriez eta bizikletan ibiltzeko arau eta betebeharrez jardun genuen.Lehenengo 2 saioak gelan egin genituen.Teoria piskat eta kasu praktikoak aztertu genituen saio hauetan. Azkenengo saioan bizikletak hartu eta narrondo aldera joan ginen. Primeran pasa genuen!espero orain, ikasitakoa praktikan jartzea.
argazkiak 
                                                                  Bideoa