Ondoren animalien txokora joan ginen.Beraien habitat
bereziez, ohiturez, ezaugarriez eta elikaduraz hitz egin ziguten. Gainera,suge
koral faltsua eta musker bat ukitzeko aukera eman ziguten.
Bisitaldia bukatzeko museoan zehar libre ibiltzeko aukera
eman ziguten eta bertako areto desberdinak ikuskatu genituen, esperimentuak eta
saiakera desberdinak eginez.
Bazkaltzera Kristina Enea Parkera joan ginen eta hantxe
bazkaldu genuen. Kartetan, harrapaketan, ixkutaketan ibiltzeko aukeraz gozatu genuen.