Urriaren 26an eguraldi onarekin
abiatu ginen Bernedora. Han, aterpetxearen kanpokaldean genituen begiraldeak
zain.
Bertako antolaketaren berri eman ondoren bi egunetan egingo genituen
ekintzen azalpena eman ziguten.
Logelen banaketa egin ondoren Bernedo herria ezagutzera abiatu ginen talde
txikitan.
Herriko leku eta eraikuntza esanguratsuenak ikusi genituen. Bazkaldu
ostean, basoara joan ginen karobiak eta ikatz txondorrak ikustera eta bi
prozesuak nola gauzatzen ziren ikastera.
Afaldu ondoren disko-festa bikain
bat izan genuen.
Hurrengo egunean eguraldia euritsua izan genuenez jolas ezberdinak egiteko
aukera izan genuen, hauen artean: Puzgarriak, hiru gurpileko bizikletak, lokots
bilketa, soka-tira, arku jaurtiketa, eskulanak…
Primeran pasatu genituen bi egunak. Oso leku lasaia eta gomendagarria!!!